Sabadell-go Salut-Creueta sektorearen azterketa fisiko eta funtzionala

Dokumentuaren laburpena

Azken urteotan Sabadell-go erdigune historikoan gauzatzen ari den pazifikazio prozesuak ibilgailuak honen kanpoaldetik zirkulatzera bultzatu ditu, erdigunea inguratzen duten kale nagusietatik. Honek arazoak eragin ditu Salut-Creueta sektorean, gune pazifikatuaren alboan kokatua egoteagatik gidari asko bertako kaleetan barneratzen baitira kale nagusiei alternatiba azkar bat bilatu nahian. Baina kale hauetako askok ez dute trafiko hau jasateko gaitasunik, eta bizilagunek oinezkoen espazioa berreskuratzeko beharra azaldu dute. Testuinguru honetan, Sabadell-go udaletxeak Salut-Creueta sektorearen azterketa fisiko eta funtzionala abiarazi du, problematika honi konponbidea emateko helburuarekin.

IMG_1977
IMG_2009
 

Estudio honek sektorearen ebaluazio fisiko eta funtzionala jasotzen du. Dokumentu honetan lortutako emaitzetatik abiatzen da “Oinezkoentzako etxadien ezarpena Sabadell-go erdigunean” proiektua.

esquemes_Resum

Outputs

  • Hiriaren egitura espaziala aztertu, sektorearen morfologia eta ezaugarri fisikoekin batera.
  • Zenbaketen bidez zonaldearen trafikoa kuantifikatu eta gaur egungo funtzionalitatearen diagnostikoa burutu.
  • Espazio publikoaren erabiltzaileen beharrak eta nahiak identifikatu.
  • Gaur egungo problematika identifikatu, baita eraldaketa aukerak ere.

 

PDF a DESKARGATU
BEZEROAREN: Ajuntament de Sabadell / Diputació de Barcelona
DATA: 2015ko apirila
PROIEKTU TALDEAK: Urbaning