Bartzelonako Rambla elementu ezberdin ugariz osatuta dago: inguratzen duten eraikinak, bere bihotza den pasealekua, zeharkatzen duten pertsonak, bertan garatzen diren jarduerak, etabar. Gaur egun espazio berezi honetan ematen diren arazo funtzionalek birmoldatze prozesu bat bultzatzen dute. Hori dela eta, Udaletxeak aurre azterketa hau sustatu du, Ramblan eragina duten parametro guztiak bildu, aztertu eta sintetizatzeko helburuarekin, bai hirigintza arloan baita arlo fisiko-funtzionalean.
Dokumentua, Ramblan aurkitu dezakegun guztiaren katalogoa izateaz gain, gerora burutu beharreko birmoldaketaren eztabaidarako oinarria izango da.
Lehenik, Ramblaren testuinguru historikoa ikertu da, ezaugarri hauetako hiribide bat ulertzeko ezinbestekoa dena. Ondoren, arlo morfologiko, sozial, ekonomiko, kultural, edota mugikortasun eta kudeaketa arloetan eragina izan dezaketen parametro guztiak sakonki aztertuak izan dira. Azterketa honi esker gaur egungo egoeraren diagnosia burutu ahal izan da, baita hurrengo pausoak zeintzuk izan behar diren zehaztu ere.
PDF a DESKARGATU