Ondare ez-material bezala izendatua izan den Bartzelonako Ramblak hiriaren historiaren zati handi bat gordetzen du bere baitan. Urteetan zehar, ibilbide garrantzitsu bilakatzen joan da hiriaren erreferente bilakatu arte, bai bertako bizilagunentzat baita kanpoko bisitarientzat ere. Honela, jende ugari biltzen duen espazio bat bihurtu da eta, batzuentzat topaketa puntu eta besteentzat igarobide izanik, inguruko jardueren ardatz egituratzailearen funtzioa betetzen du.
Espazio honen konplexutasunak arazoak sortzen dizkie bere erabiltzaileei eta ezaugarri hauetako kale baten erabilera nagusia arriskuan jartzen du: paseoa eta hiriaren gozamena. Honela, turismoak espazioa estutzen duen bitartean, bertako bizilagunek gero eta gehiago saihesten dute.
Jarduera ezberdinek okupatzen duten azalerak, turisten presentzia handiegiak edota bi aldeen arteko harremanaren galerak erabiltzaileen arteko bizikidetza egokia galarazi eta espazioaren kalitatea murriztu dute.
Testuinguru honetan, Plan integral baten beharra agerian geratzen da, ikuspegi global batetik Ramblako ezaugarri fisiko naiz irudikariak babestuko dituena. Hau da, Bartzelonako ondare ez-materiala babestuko duena.
Garrigues Advocats abokatuekin batera gauzatutako Plan Berezi honek administrazioak espazio enblematiko hau kudeatu ahal izateko beharko dituen tresna eta irizpideak zehazten ditu, bost bloketan sailkatuak: gaur egungo okupazioak, mugikortasuna, azpiegiturak, ibilbidearen urbanizazio baldintza zehatzak eta inguruko eraikuntzak.