Bartzelonako Diagonalaren mugirkortasun azterketa

Dokumentuaren laburpena

Bartzelonako “Avinguda Diagonal” hiribidea hiriaren mugikortasuna egituratzen duten ardatz nagusietako bat da, bai garraiobideei dagokienez, baita oinezko eta txirrindulariei dagokienez ere. Erabiltzaileen arteko elkarbizitza arazoek eta oinezkoentzako erosotasun ezak aldaketa baten beharra eragin du. Hau dela eta, Bartzelonako Udaletxeak hiribide honen eraldaketa prozesu bati hasiera eman dio. Honen ondorio da hiribidearen zati batean egin berri den birmoldaketa, Diagonalaren egituran eta kalitatean eragin sakona izan duena eta, aldi berean, espazio publikoan erabilera berriak sortarazi dituena.

indicadors

Testuinguru honetan, dokumentu honek Diangonalean zehar oinezkoek eta txirrindulariek dituzten mugikortasun eta jokabide-ereduak aztertzen ditu, birmoldatutako zatia eta gainontzekoaren arteko desberdintasunak ezagutzeko helburuarekin.

urban-4459

Outputs

  • Oinezko eta txirrindularien zenbaketak burutu eta lortutako datuak aztertu.
  • Eguneroko desplazamendu kopurua kuantifikatu, baita desplazamendu hauen distribuzioa orduko, espaloiko, norantzako eta genero eta adineko.
  • Datu guztiak hiribide tarte eta egun motaren arabera (asteguna, larunbata ala igandea) sailkatu eta emaitzak alderatu.
  • Diagonaleko espazio publikoaren erabiltzaileen artean ematen diren jokabide-eredu mota ezberdinak identifikatu eta ebaluatu.
  • Hiribidearen erabiltzaileek honekiko duten pertzepzioa ezagutu eta ebaluatu.

 

PDF a DESKARGATU
BEZEROAREN: Hàbitat Urbà - Ajuntament de Barcelona
DATA: 2015eko ekaina
PROIEKTU TALDEAK: Urbaning