URBANing gure herri eta auzoetarako proiektuak garatzen dituen hirigintzako estudio dinamiko eta sortzailea da. Gure helburua hiri-ingurune bizi, heterogeneo eta jasangarriak sortzea da.
URBANing-en ardura sozialaren oinarriak bi dira: alde batetik, hiritarrak espazio publikoaren eta hiriaren protagonistak direla ulertzen dugu, eta perspektiba horrekin egiten dugu lan. Honekin batera, eraldaketa prozesuen konplexutasunaren ezagutza sakona dugu. Guzti honek hiriaren eraldaketan parte hartzen duten agente guztien interesak elkartzea ahalbidetzen digu, hiriaren bizitza sozialaren benetako eraikitzaile bihurtuz.